Espanair Estatuaren Autonomi Erkidegoa, Bizkaiko Golkoan.
Informazio interesgarria:
- Mugak: Kantauri Itsasoa, Frantzia, Nafarroako Foru Erkidegoa, Errioxa, Kantabria eta Gaztela-Lehoi.
- Hedadura: 7.234 Km2.
- Populazioa: 2.155.546.
- Hizkuntzak: Euskera ta Gastelania.
- 4.327 Km errepide.
- 407 Km autopista.
- Nazioarteko 3 Aireportu.
- Nazioarteko Portu Komertzial Handi 2.
- Atlantiko aldeko Europaren trenbide lotura.
- 4 Unibertsitate.
- Ikerkuntza Teknologikoko 10 Gune.
- 3 Parke Teknologiko.
Euskadi Espainiar Estatuko Autonomi Erkidego bat izanda, Frantziako mugatik hurbil kokatuta dago, Europear Batasuneko Atlantiar Eremuaren Ardatzan hain zuzen ere.
Historian zehar, ezagunak egin diren hainbat pertsonaia euskaldunak dira; Joan Sebastian Elkano, munduari buelta eman zion lehen itsasgizona; Urdaneta eta Legazpi, Mexiko eta Filipinen artean Ozeano Baretik itsasbidea zabaltzen aitzindariak; Joan Garai, Buenos Aires hiriaren sortzailea; Loiolako San Inazio, Jesusen Lagundiaren sortzailea, eta Frantzisko Vitoria, nazioarteko zuzenbidearen bultzatzailea, besteak beste.
Izen handiko pertsonaia horien antzera, beste euskaldun batzuek ere, gehienak arrantzale xumeak, euskal toki-izenen eta teilen arrastoak utzi zituzten Ternuan eta Kanadan; beste batzuek, berriz, arrantzatzeko kalak topatu zituzten Groenlandian, Islandian edo Spitzbergen, ziurrenik
EuskaldunakAmeriketako lurretan zehar hedatu dira, beti ere lur horietako garapena bermatzeko, euskaldunen jakituria, hitzarmenak eta laguntzak eskeiniz.
Espiritu ireki horri esker, euskaldunek ospe handiko industriak eta sortu dituzte. Euskadi geografi koki ongi kokatuta dago eta horri bide, trenbide, aire eta itsas azpiegitura sare modernoa gaineratu behar zaio. Ezaugarri horiek guztiek ahalbidetu dute gurean etengabeko garapen sozio-ekonomikoa, Euskadi etorkizuna duen herrialdea bilakatuz, institu zioei gure herrien garapenerako lan amankomunean, euskal enpresen laguntza
eskeintzen duena.